2014/02/13

IHAUTERIKO PERTSONAIAK

MOMOTXORROAK

Momotxorroak, Altsasuko inauterietako pertsonaia tradizionalak dira. Adarrak daramatzate eta aurpegiak oihal-zapiaren azpian ala zaldi ileen azpiaren ezkutatzen dituzte; odolaz zikindutako maindire zuria ardi-larruzko bizkarrekoak, galtzak  urdinak , galtzerdi zuriak eta abarka beltzak jantzita dituztela agertzen dira. Ardi larruan josita edo gerri inguruan ezkilak daramatzate, zarata ateratzeko. Eskuetan sardea daramate.

Astearte arratsaldea iristen denean, ehunka momotxorro frontoitik ateratzen dira uluka eta aitzinean topatzen duten  guztiak kolpatuz.

Hainbat karrikatan ibili ondoren,kalejirara Juantraposo, Maskeritak,Akerra eta Sorginak batzen dira.Akerra gurdi baten gainean doa.Bertatik eme guztiak kitzikatzen ditu bere atributuak erakutsiz.Horrela bada,sorginak oihukatzen dute egoera dibertigarri eta haragikoia sortuz.Herriko karriketatik ibili ondoren eta hamaika tabernatan geldiuneak  egin ondoren, herriko plazan “Momotxorroen dantza” egiten dute.


Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu zen, baina 1990ekoan berreskuratu egin zen, pertsonaia berriekin eta guzti:sorginak,akerra haiei segika doala, akerrale bat bezala eta maskarita,damasko oihalaz egindako tunika, sokekin lotua, janzten dutenak.



IÑUDEAK ETA ARTZAIAK

Inudeak eta artzainak Donostian, Beran eta Euskal Herriko beste zenbait herritan, inauterien zikloko jai bateko pertsonaiak dira. Inude eta artzainen eguna, Donostian, Kaldereroen jaiaren hurrengo igandean ospatzen da, baita Beran ere.

Konpartsek, kaleetan zehar desfilea egitean, hiru dantza egiten dituzte eta bi abesti kantatu . Garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen du  ospakizun horrek. Lehen, bakarrik gizonezkoek parte hartzen zuten, dantzariek erdiak emakumez jantzirik. Gaur egun, ordea, mutilak neskaz janzten dira eta neskak mutilaz.

Beran, genero-rolak aldatuz ospatzen da, artzainak neska gazteak dira eta inudeak mutilak.
Donostian 1885eko otsailaren 2an ospatu zen lehen aldiz. Hiriko erdiguneko kaleetan zehar desfilatuz. Ospakizunaren momentu ikusgarrienetakoa inude batek haurra irudikatzen duen panpina airera botatzen duenean gertatzen da.

Dantzariak, dotoretsu jantziriko musikari txaranga batez eta pertsonaia konpartsa batez lagunduak ibiliko dira karrikaz karrika. Azken hauen artean, Inauteri hauetako erregea den Momo Erregea eta herriko agintari batzuk nabarmentzen dira: alkatea, apeza, irakaslea, alarguna, postaria, barkileroa, saltzailea bertzeen artean, eta inoiz falta ez diren bi deabrutxo.

Inudeek soineko laukiduna, pololoak, media xuriak, zapata beltzak, mantala, kofia, bi trentza, panpina, eta belarritakoak paratzen dituzte.

Artzainek, atorra xuria, gerrontze beltza, galtza urdinak, gerriko beltza, abarka beltzak, txapela beltza, zapi laukiduna eta makila eramaten dituzte.

Hauek dira kantatzen diren abestiak :

Artzaiak eta andriak
menditik jautsiak
zer kontentuz arkitzen
geraden guztiak.(berriz)
Pozez alaitu zaigu
malkua begian
Ikusten dugulako
hola gure herria.

Horra aita Joxepe
danon buruzagi
zabaltzen guri.(berriz)
argitasun haundia


Bestarik bihar bada
bego gure herrian
betikua du fama
du fama ondo merezia.(berriz)
Bertzetan ez bezala
hemen gazteria
amaren sabeletik
dator ikasia.(berriz)



JOALDUNAK

Joalduna Ituren eta Zubietaren inauterietako pertsonai  tradizional bat da, joareak astinduz  urtarrileko azken asteburuan inauterien heldueraren berri ematen zuena .

Pertsonai honen izena joaldun izanik ere, hainbat sinonimo ditu : kaldurro, ttuntturro , txantxurro etb.
Joaldunak bi herriko mutil taldeak dira. Ezaugarri nagusia gerrian zintzarri handi parea lotuta eramatea da, hogei, hogeita hamar edo gehiago dantzariekin zintzarrotsa sortzen. Zubietako joaldunek ardi-larru bakarra eta zapi urdina daramate eta Iturengoak ardi-larru doblea eta paiinulu gorria. Ere ttuntturoa, koloredun zintekin eta lumekin, lepoan zapi gorria, soinean Ituren ardi larruz estalitako atorra eta Zubietan ator zuria, gerrian joarea lotzen dituzte eta Ituren bi joare txiki gehitzen dituzte, hanketan gona xuri bat, galtzen gainetik eta ispua eskuineko eskuan zaldi buztaneko ilez egina.   

Ituren  Joaldunek binakako errenkadan  jarrita dantza taldea osatzen dute, aldi berean eragiten dituzte haien joareak, soinu ritmiko eta konstante bat sortuz. Aurreneko ilaran doan  joaldun batek adarra jotzez eta  oihuez jarraituta ,erritmoa markatuz doa Zubietara ailegatu arte eta Zubietaren  joaldunek Iturenera joaten dira.
Uste da erritu honek gizarteak naturarekin  zuen atxikimendua islatzen duela eta espiritu txarrak, edo izurrietak  uxatzen saiatzen dela, aldi berean amalurra goraipatuz.



MIEL OTXIN

Astelehen eta astearte Inauterian da festa Lantzen. Egun bakoitzean antzezpen jakin bat jokatzen dute, eta bakoitzak bere ibilbidea dauka.

Miel Otxin lastoz egindako hiru bat metroko panpina da,  buruan kolore bizidun ttuntturro bat ikusten zaio. Lepoan zapi loreduna, kolore biziko atorra eta  galtza urdinak erabiltzen ditu, gerriko beltzez edo gorriz lotuta.

Txatxo batek eramaten du sorbalda gainean festak irauten duen bitartean. Mutil batek gaita eta txistu doinuen artean bertako karriketan zehar dantzarazi egin ohi dute.

Astelehenean festa hasten da, Miel Otxin jendetzaren buruan doa. Asteartean Miel Otxin da nagusi. Emparantzara eramaten dute txatxoez inguraturik, eta han epaitu egiten dute. Tiroz hil eta lurrera botetzen dute erraldoia. Zatitu eta sua egiten dute haren gorputzarekin. Zortzikoa dantzatzen da suaren inguruan, Miel Otxin erretzen den bitertean.

Uste denez  eskualde honetako  ospe txarreko bide-lapur bat omen zen. Izpiritu txarren irudikapena ere badela uste da.


MAKILAILA TAILERRA IV

Hemen gatoz azkeneko makilaila saioarekin. Gure zazpi neskak apaindu ditugu jada. Gaur azkeneko hiruak egin ditugu.

Lehenik Olaia aurkeztuko dizuegu. Ainhoa eta Joana burubelarri ibili dira lana bukatzeko. Bere lanean kolore berdea eta urdina nabarmentzen dire. Deigarriak dira begien arteko gurutzea eta kopeteko harri bitxia.

Mariari berriz Erika eta Reichelek eredu urdin disdiratsu bat egin diote, bertan ere kopetean duen harri bitxia nagusitzen da eta begietako $ ikurrak.

Elenari berriz diseinu ezberdina landu zaio. Alde batetik xuri-beltzean egina dago eta bestetik aurpegia erdibanatua agerten da: alde batean buruhezurra erakusten du eta bestean aurpegi xuri lehun bat. Hagitz diseinu erromantikoa da.

Eta aurtengoz bukatu ditugu Ihauterien inguruko makilai tailerrak. Animatu zuek ere aurpegia margotzera!







Aquí venimos con la última entrega de los maquillajes. Ya hemos maquillado a nuestras siete chicas. Hoy hemos terminado con las tres últimas.

Primero os presentamos a Olaia. Ainhoa y Joana han trabajado con ahínco para terminar el trabajo. Destacan los colores verde y azul. Llaman la atención la cruz entre los ojos y la piedra preciosa de la frente.

A María, en cambio, Erika y Reichel le han pintado un modelo de un brillante azul. En el mismo destacar también la piedra preciosa de la frente y los símbolos $ de los ojos.

Con Elena hemos trabajado un modelo diferente. Por un lado está hecho en blanco y negro y por otro lado la cara aparece dividida: por un lado muestra una calavera y por otro una suave cara blanca. Es un diseño más romántico.

Y por este año hemos terminado con los talleres de maquillaje de carnaval. ¡Os animamos a que os maquilléis vosotros también!